2018ko uztailaren 25a. Lintzako aterpetik goizeko 8:30etan irteten gara Txamantxoiarako (1.945 metro) bidean. “Rincón de Maz” deritzon lekutik, malda nabarmeneko baso batean murgiltzen gara. Ondoren, harri txikiz beteriko mendi magalera ailegatzen gara, eta azkenik, azken aldaparekin egiten dugu topo, azken aldapa hau belar gainean gainditzen dugularik. Horrelaxe, tontorrera heltzen gara. Patxadaz, bistez disfrutatu eta bide beretik egiten dugu itzulera. Lintzako aterpera eguerdiko 12ak aldera iristen gara. Desnibel positibo pilatua: 650 metro. Gora gure marmotak!
























No hay comentarios:
Publicar un comentario